Adour-Bidasoa margo lehiaketa, abian
Hilaren 21era bitarte aurkeztu daitezke aurtengo ekitaldiko lanak, Amaia Kultur Zentroan. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du.
Irungo Udalak dena prest du Adour-Bidasoa pintura lehiaketaren XXXIV. ekitaldirako. Abian du erakundeak aurtengo deialdia, beraz, interesa duen adin nagusiko edozein pertsonak horretarako aukera du dagoeneko. Partaide bakoitzak gai libreko lan bat aurkeztu beharko du, originala eta argitaratu gabea. Ez da sinadurarik jarri behar, baina bai izenburua, atzeko aldean.
Irabazleak 2.500 euroko saria jaso du. Lan hori udalaren ondare piktorikoaren parte izatera pasako da. Sari honez gain, epaimahaiaren eta artista gaztearen sariak ere entregatuko dituzte.
Lanak hilaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira, Amaia Kultur Zentroan. Egun horretan erakusketa bat inauguratuko dute, aurten aurkeztutako lan guztiekin.

