Jaiei hasiera emateko pregoilari txikien bila ari da udala
9 urteko neska eta mutil bana hautatuko ditu udalak irailaren 6ko pregoirako. Osteguna da izena emateko azken eguna.
Jaietako pregoilari txiki izan nahi dutenak, eta bereziki haien gurasoak, adi egon daitezela, Jai Nagusietako Pregoilari txikien hautaketaren deialdia zabaldu berri baitu udalak. Herrian erroldatuta daudenek ahalko dute izena eman, eta baldintza nagusia 9 urte izatea edo aurten betetzea izango da. BAZen izena eman beharko dute interesdunek, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara, osteguna (hilak 14ko 14:00ak arte) horretarako azken eguna izango delarik.
Neska eta mutil bana aukeratuko dituzte elkarrekin egin dezaten pregoia. Irailaren 6an izango da hitzordu handia, 11.00etan, udaletxeko balkoian.

