Jaiak elkarrekin nahi dituztela irudikatzeko, mural herrikoia
Guztion Alardeak taldeak aurkeztutako Jaiak Elkarrekin proiektuaren barruan, mural herrikoia margotu zuten joan den ostiralean elkarlanean.
Joan den hilean Guztion Alardeak taldeak aurkeztutako Jaiak Elkarrekin proiektuaren barruan, mural herrikoia margotu zuten joan den ostiralean elkarlanean. Kasino Zaharrean aritu ziren hamarka lagun herriko hiru artista ezagunekin batera (Julia Lasa, Maore Sagarzazu eta Naiara Goikoetxea). Haien gidaritzapean aritu ziren hondarribiarrak.
Guztion Alardea taldetik aipatu dutenez, “jaiak zein Alarde eguna bakean eta elkarrekin bizi nahi ditugula” irudikatu zuten mural horretan. Auzolanean egindako artelan horretan oinarritutako kamisetak kaleratuko ditu taldeak.
Bideoan jaso du taldeak ostiraleko eguna:


