Hondarribiko bakailao onenaren bila ariko dira ostiralean
Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketaren hamaseigarren ekitaldia izango da ostiral honetan. Oraindik izena eman daitekeela jakinarazi du Zumardikoak elkarteak.
Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketak hamasei urte beteko ditu aurten, ostiral honetan (hilak 15) jokatuko dute aurtengoa. Zumardikoak Elkarteak dena prest du ostiraleko hitzordu handirako.
Bakailao onena kozinatzeko lehia estu honetan parte hartu naho dutenek oraindik aukera dute horretarako, 621 15 46 22 telefonora deituta (lehiaketaren egunaren bezpera arte).
Partaideek hiru ordu izango dituzte kazola egiteko, eta eguerdiko 12:00etan prest egon beharko dute platerek.Parte hartuko dutenek ekarri beharko dituzte osagai eta beharrezko material guztiak. Epaile gisa, honakoak ariko dira:Gorka Txapartegi (Alameda jatetxea), Amaia Urdangarin (Badia taberna), Adur Arrieta (Tatapas), Arantza Ayala (Laia jatetxea), Iñaki Gezala (Batzoki jatetxea) eta Alberto Santymar (Bacalao Santymar).
Partaideak kozinatzen ariko diren bitartean herritarrek bakailao frijitua dastatzeko aukera izango dute Damarri plazan, bertan jarriko duten postu batean.
Eta eguna biribiltzeko, bazkaria egingo dute hala nahi dutenek Batzokian, nola ez, bakailao protagonita nagusia izango delarik. Partaideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, berriz, 35.
Aurten, gainera, iaz zendutako Miguel Tovarri gogoan izango dute, omenalditxoa egingo diote, urteetan zehar lankidetza estua izan baitu elkartekoekin.

