Artisau azoka izango da Arma plaza asteazkenean
Egun osoko azoka egingo dute da eta postuez gain, zuzeneko musika ere izango dela aurreratu du udalak.
Asteazken honetan (hilak 13) Arma plazak azoka eta horri lotutako ekintza bereziak jasoko ditu. Izan ere, Kolore GAuak izeneko artisau azoka jasoko du plazak egun osoz. 17:30etik 22:00etara izango da aurtengoa, eta ohi bezala, zuzeneko musikarekin goxatuko dute eguna. Arropa, dekorazioak, bitxiak… Denetik izango da.

