Aitzol Arroyo zinegotzia arduratuko da Hiriko Bandera eramateaz
Ostiraleko Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaian zeregin berezia izango du zinegotziak.
Ostiral honetan (hilak 15) Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaia ospatuko dute hondarribiarrek. Urtero bezala, Hiriko Bandera udaletxetik elizara eramaten da, eta bertan izango da irailaren 8ra arte. Aurten Aitzol Arroyo zinegotziak eramango du bandera, Igor Enparan alkate eta gainerako zinegotziekin batera. 10:30ean izango da ekitaldia.

