Pikoketa kalerako sarbidea, astebetez itxita
Hilaren 18ra arte ezingo da bertan autorik sartu, bertan gaur hasi dituzten lanen ondorioz.
Pikoketa kalerako sarbidea trafikoari itxita izango da gaurtik eta astebetez (hilaren 18ra arte), hori jakinarazi berri du Irungo Udalak. Pikoketa kalearen eta Kolon pasealekuaren artean dagoen oinezkoen pasabidean zenbait konponketa lan egin behar dituzte, eta ondorioz, kalea trafikoari itxita egongo da datorrena astelehen eguerdira arte.
Hala, Joakin Gamon, Berrotaran, Pikoketa, Aldapeta, Legia eta Mayor kaleetara sartu nahi duten ibilgailuek Aldapeta kaletik jo beharko dute.

