Xabier Txapartegik eskuratuko du Txapelaundi saria
Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak hamabigarren sari banaketa du. Auzokoak diren edo auzoarekin lotura estua izan duten pertsonak saritzen ditu urtero.
Joan den urteko saridunaren txapela. 2014az geroztik “auzokideak edo auzoarekin lotura estua duten pertsonak saritzeko” Txapelaundi saria banatzen du Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak. Hamabigarren edizio honetan, Xabier Txapartegi Larrañagari emango diote.
1937an sortu zen Txapartegi Irungo Xantalen kalean, eta “auzoari eta hainbat erakunderi oso lotua” eman du bizia. Frankismo osteko Irungo lehen alkatea izan zen (1979-1983), eta hori ere aitortu nahi diote sariaren bidez.
Hilaren 16an Xantalen Ermitako plazatxoan izango da sari banaketa, 12:00etan.

