Sei ikastetxe hobetuko ditu udalak
Udako oporraldian ikaslerik ez dagoela baliatuko du udalak lanak egiteko, "ikastegi duin, eroso eta atseginak" bermatu nahian.
Udako oporrak direla, eta hortaz, ikastetxeetan ikaslerik ez dagoela baliatuz, sei ikastetxe hobetzeko lanei ekingo die Irungo Udalak. Ikatetxe publiko, haur eskola, helduentzako hezkuntzako ikastetxe, eta musika eskola eta kontserbatorioak daude hobetuko dituzten eraikinen artean. 500.498,75 euroko aurrekontua bideratu dute hurrengo lanak egitera:
- Eguzkitzan, eguzkitakoak jarriko dira hegoaldeko fatxadan, udaberrian bero handirik ez izateko.
- Dunboan, Lehen Hezkuntzako eraikineko galdara gela zaharberrituko da.
- Txingudi Ikastolan, Haur Hezkuntzako eraikineko fatxadetako eta korridoreko asfaltozko geruza iragazgaiztuko da, eta zazpi ikasgelatako pareta eta sabaiak prestatu eta pintatuko dira.
- Elatzetan, Haur Hezkuntzako eraikineko patioa egokitzeko proiektua idatziko da, segurua, hezkidetzarako egokia, irisgarria eta inklusiboa eta osasuna sustatzen dutenetakoa izateko moduan.
- Toki Alain, komuna zaharberrituko da.
- Belaskoenean, baldosa, zokalo eta ateak ordezkatuko dira.
Gorka Alvarez Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako ordezkariak azaldu duenez, “ikastetxeko oporraldiak bi hilabete baino gehiago irauten ditu, baina, hiriko ikastetxeak hobetzeko obrak egiteko aprobetxatzen dugu geldialdia”. Izan ere, Sandra Caballero Hezkuntzako ordezkariak “ikastetxeekin etengabeko harremana” dutela jakinarazi du, “funtzionaltasun kontuengatik ez ezik ikastegi duin, eroso eta atseginak bermatu” nahi baitituzte.

