Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bidasoa Folk jaialdiak dantzan jarriko du eskualdea

Hilaren 22tik 24ra izango da aurtengo edizioa eta Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatuko ditu.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia,Irun
2025/08/07

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bidasoa Folk musika jaialdia hilaren 22, 23 eta 24an izango dela jakinarazi du. Irun, Hondarribia eta Hendaian izango dira kontzertuak, egun eta udalerri bakoitzean bina. Aurtengo edizioa “aberatsa eta anitza” dela azpimarratu dute partzuergoko ordezkariek, “San Jorocho mexikarraren erritmoetatik hasi eta Gwennynen pop-rock zeltaraino”. “Hunkituko gaituzten kontzertuak entzungo ditugu, musika herrikoiak orainean errotzen eta berrasmatzen laguntzek dutenak”, Estitxu Urtizberea Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kidearen hitzetan.

Doakoa izango da sarrera, edukiera bete arte. Hiru herrietan kanpoan antolatu dituzte kontzertuak; hala ere, euririk egingo balu, estalitako areto batera lekualdatuko lituzketela adierazi dute.

Arte eta musikaren bidez “ondare immaterialarekin, inklusioarekin, kultura arteko elkarrizketarekin eta eskualdearen sustapenarekin” duten konpromisoa baieztatu nahi izan dute aurtengo egitarauarekin. Kontzertuez harago doa jaialdia, “esperientzia kolektiboa da”.

Nuria Alzaga Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko lehendakariaren arabera, jaialdia “erreferentzia sendoa da udako kultur programazioan”. Gainera, “Bidasoa Folk funtsezko jarduera da hiru hirien arteko lankidetza eta Irunen, Hondarribian eta Hendaian bizi garenon arteko elkarrekintza erakusteko”. Hala, “herritar guztiak gonbidatu” ditu Itziar Aizpuru batzordeko kideak, “jarrera irekiarekin eta jai giroan”.

Bidasoa Folk jaialdiko egitaraua

Hendaia, hilak 22. Gaztelu Zahar

  • 20:00. Son de Madera (Mexiko)
  • 21:30. Gwennyn (Bretainia)

Hondarribia, hilak 23. Arma plaza

  • 20:30. Chloe Bird (Espainia)
  • 21:30. El Gato con Jotas (Espainia)

Irun, hilak 24. Junkal plazatxoa

  • 20:00. Belharra (Euskal Herria)
  • Joaquin Pradilla Sexteto (Espainia)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.