Trafikoan aldaketak eragingo ditu Euskal Jirak
Asteburu honetan izango den Irungo Euskal Jirak zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan, baita Irunbus zerbitzuan ere.
Asteburu honetan izango da Euskal Jiraren 45. edizioa, hainbat jarduerarekin: gurdien desfilea, herri bazkaria, erraldoi eta buruhandiak, dantza…
Honek, ordea, zenbait aldaketa eragingo dituela jakinarazi du Irungo Udaltzaingoak. Ostiralean, hilaren 8an, Salis etorbidea eta Juncal, Santiago, Eskolak, Fermin Kalbeton, Foruak, Nagusia eta San Martzial kaleak kaltetuta egongo dira 1740tik 20:00etara. Gainera, Colon pasealekuan eta Urdanibia plazan mozketaren bat egon daiteke, desfilearen galtzada gurutzatzearen ondorioz.
Larunbatean, hilaren 9an, 10:00etatik aurrera ezingo da Urdanibia plazara sartu Eguzkitzako ibarra, Prudencia Arbide, Dolores Salís, Santa Elena, Pelegrin de Uranzu, Korrokoitz, Juncal eta Papinea bideetatik. Larreandi auzora Euskal Herria etorbidetik soilik ahalko da iritsi.
11:00etatik aurrera Uranzu kaletik Urdanibia plazarako sarbidea ere itxia egongo da, eta trafikoa Nafarroa etorbiderantz bideratuko da.
Bestetik, desfileak hurrengo bide mozketak eragingo ditu:
- 9:30etik aurrera itxita egongo da Gibeanakako biribilgunetik Zubimuxuko biribilgunerako sarbidea.
- 10:50etik aurrera itxita egongo dira Hondarribia kalea, Colon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea, Hondarribirako noranzkoan. 11:00etatik aurrera, bi noranzkoetan moztuko da.
- Txanaleta plazako ibilbide luzeko behin-behineko autobus geltokira ezingo da sartu 10:50etik desfilea bertatik igaro arte (13:00ak inguru).
- San Juan plazako taxi geltokiak ez du aldaketarik izango, eta Jose Ramon Agirretxerenak, berriz, bai. Sarrera Gipuzkoa hiribidetik egingo da, Luis Mariano kalea erabiliz (kontrako noranzkoan), eta irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetatik egingo da (kontrako noranzkoan).
- Aparkalekuei dagokienez, San Juan eta Mendibilekoek ez dute eraginik izango. Colon pasealekuko aparkalekuak, bai, 10:50etik aurrera Jose Ramon Agirretxeren sarrera moztuta egongo baita, eta Gipuzkoa etorbidetik sartu beharko da. Irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetatik egingo da (kontrako noranzkoa).
Desfileak aurrera egin eta “oinezkoen segurtasuna bermatzerakoan” mozketa eta murrizketak kenduko dituzte, 13:45erako aurreikusten dute gutxi gorabehera.
Gainera, Irunbus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu larunbatean, 10:50etik 13:00etara gutxi gorabehera:
L1. ZAISA – OSPITALEA
- Ospitalerantz: 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Zubimuxu plazatxoko biribilgunetik Letxunborro hiribidera igo, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik.
- Zaisarantz: 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.
L2. SAN JUAN – KATEA
- 11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala).
L4. SAN JUA – ANTZARAN – OLABERRIA
- 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (olibondoen biribilgunea). Tarte horretan, Antzaranerako zerbitzua bertan behera geratuko da.

