Pikoketako fusilatuak oroituko ditu BIGLAk
Iganderako Pikoketara mendi martxa antolatu dute gazteek. Bertan, omenaldia eta bazkaria egingo dituzte.
Iganderako (hilak 10) Pikoketara mendi martxa antolatu du Bidasoko Gazte Langileen Asanbladak. Izan ere, “1936ko abuztuaren 11n, gerra hasi eta gutxira, bederatzi gazte komunista fusilatu zituzten Pikoketan, beste batzuen artean”. Haien “jardun politikoa balioan jartzeko” antolatu dute igandeko omenaldia.
Hori dela eta, 10:00etan abiatuko dira Estebeneatik. 12:30ean, ordea, fusilatuei omenaldia egingo diete, eta horren ondoren izango dute bazkaria.

