Arma Plaza Fundazioak editatutako argitalpenak, formatu digitalean
'Hondarribiko arrantza barkuak', 'Portuarrak', 'Ezagutu zure hiria koadernoak', edota 'Petra Labordarekin sukaldean' bezalako argitalpenak deskargatu daitezke.
Arma Plaza Fundazioak editatutako argitalpen guztiak formatu digitalean deskargatu ahal izateko atal berria ezarri dute webgunean.
Hondarribiko arrantza barkuak; Portuarrak. Begirada historiko bat hondarribiko itsas komunitateari; Javier Sagarzazu. Paisaia eta oroitzapen zatiez osatutako atlasa; Ezagutu zure hiria koadernoak;
edota Petra Labordarekin sukaldean bezalako argitalpenak aurki daitezke.
Horiek deskargatu ahal izateko erregistratu egin behar da lehenik. Ondoren, erabiltzailea sartu eta dokumentuak deskargatzeari ekingo dio. Webgunera esteka zuzena hemen.

