Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urrian izango da Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa

Urriaren 3, 4 eta 5erako antolatu dute bigarrenez Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa, Hondarribia, Irun eta Hendaia artean. Abuztuaren 15era arte eman daiteke izena.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia,Irun
2025/07/28

Iazko urrian antolatu zuten lehen aldiz Euskal Herriko Txotxongilolari Topaketa, “euskal txotxongilolariak elkartzeko xedea duen jaialdi autogestionatua”. Urtebete betetzear dela, bigarren edizioa aurkeztu dute, urriaren 3, 4 eta 5ean.

Bidasoko hiru herri zapalduko ditu topaketak: Hondarribia, Irun eta Hendaia. Gainera, berrikuntza batekin dator aurtengoa, txotxongilolariak elkartzeaz harago, “euskal txotxongilolari berriak eta sortze berrien lan erakustaldia antolatzea izango baitu helburu”.

Topaketara aurkezteko bi aukera dituzte hautagaiek. Batetik, topaketara joatea “beste artistekin elkarbanatzeko”. Lehen talde honetan izena eman eta hautatuak direnei ostatua eta janaria bermatuko zaie. Bestetik, topaketara joatea lan erakustaldi bat egitera edo kabareteko partaide izatea. Bigarren taldekoei ere ostatua eta janaria proposatuko zaizkie; baina, horrez gain, lan erakustaldia egiten dutenek 800 euroko (BEZa barne) saria jasoko dute; kabaretean pieza motz bat egiten dutenek, ordea, 150 eurokoa (BEZa barne).

Abuztuaren 15era arte zabaldu dute izen emateko epea. Haatik, hautagaiek zenbait baldintza bete behar dituzte:

  • Kabareterako piezak 8 eta 13 minutu artekoak izango dira.
  • Euskara hutseko lanek lehentasuna izango dute.
  • Teknikoki autonomoak diren taldeek lehentasuna izango dute.

Horrez gain, lan erakustaldi zein kabaretera aurkeztu daitekeela zehaztu dute. Urriaren 4ean izango da kabareta, 22:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.