Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Irailaren 11n inauguratuko dute CBAko kulturgune berria

Joan den astean datorren ikasturtean CBAri 2.400 metro koadroko kulturgune bat gehituko zitzaiola adierazi eta gero, gaur irailaren 11n irekiko dela jakinaraztearekin batera kultur egitaraua aurkeztu dute.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/28

Hilaren 21ean Irungo Udaleko ordezkariek CBAko kulturgune berria udazkenean irekiko zutela iragarri baldin bazuten ere, inaugurazioak badu data dagoeneko, eta aurreikusitakoaren aurretik izango da, irailaren 11n.

Gune berriak 2.400 metro koadro gehituko dizkio orain arteko eraikinari, eta kultur eta sormenerako erabilera eremu ugari izango ditu: kontzertu, ikus entzunezko ekoizpen edo dantzak ikusteko Irun Zuzenean aretoa, IrekiART hitzaldi eta erakusketa aretoa, gazteen garapen eta aholkularitzarako GazteARTEAN-en bulegoa, edota sorkuntza artistikorako Kontemporanea gunea.

Espazio berriari merezi duen harrera egiteko hiru eguneko inaugurazio egitaraua antolatu du udalak. Irailaren 11n (osteguna) hasiko da, ekitaldi instituzionalarekin. Bertan aurkeztuko dute hortik aurrera gune berriak izango duen egitaraua. Arratsaldean, Jon Bismo artista bisualaren erakusketa irekiko dute. “Artista horren lana eskultura digitalaren eta 3D artearen esparruan mugitzen da. Ideia Berritzailearen Irun Sariaren irabazleak, teknika bisual berritzaileak eta estetika kolorista eta esperimentala uztartzen ditu”. Eguna bukatzeko, Irun Zuzenean aretoa estreinatuko dute Janus Lester-en kontzertuarekin, “aukera paregabea euskarazko musikaren alorrean une honetako izen ospetsu bat hobeto ezagutzeko”.

Biharamunean, irailaren 12an (ostirala), eragile, elkarte eta kolektiboentzako bisita gidatu batekin irekiko dute goiza, “hurbilagotik” ezagutzeko CBAren aretoak eta proposamenak. Arratsalde horretan, Dantza Hirian Irundik igaroko da, eta CBAko gunearen irekiera egitarauan sartu nahi izan du udalak, “CBAk proiektatu nahi dituen balioekin duen loturagatik”. Eguna ixteko, El sentido de la Birra podcasta grabatuko dute 20:00etan, “une honetan gehien entzuten den audio programetako bat”.

Larunbata (irailak 13) Patxi Perez aktore irundarrak zuzendutako familientzako jarduera batekin hasiko dute. Gainera, “CBAren nortasunean oinarritutako izozkia” egingo du egun horretarako Yon Gallardo izozkigileak. Silvia Sanchezek murgiltze erakusketa eramango du gunera, Evolución desde la imperfección: arte, realidad virtual y neurociencia izenekoa. Artoteka ekimena aurkezteko ere baliatuko dute larunbata, arte garaikideko obra bat edonork maileguan hartzeko tresna. Bukatu aurretik, Diego San Jose gidoilariak Conexión con Pío Baroja film laburrari buruzko solasaldian parte hartuko du. Inaugurazio egitaraua ixteko, kontzertu bat eta DJ set bat egongo dira, datozen asteetan iragarriko dituztenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.