Eskifaia Abesbatzaren kontzertu berezia, hilaren 30ean
Erreginaren Baluartean kontzertu berezia egingo dute abesbatzako hiru taldeek: Eskifaia Txikik, Xatz Eskifaiak eta Eskifaia Abesbatzak.
Urtero bezala, kontzertu berezia antolatu du Eskifaia Abesbatzak. Kultur agendako “hitzordu nagusietako bat” bilakatu da dagoeneko, “espazio paregabe batean eta aire librean giro berezia sortuz”.
Abesbatzako hiru taldeek parte hartuko dute: Eskifaia Txikik, Aritz Enparanek zuzenduta; Xatz Eskifaiak, Amaia Aldalurrek zuzenduta; eta Eskifaia Abesbatzak, Gorka Aierbek zuzenduta. Iñaki Gezala izango da pianoan.
Asteazkenean (hilak 30) jarri dute hitzordua, Erreginaren Baluartean. “Udan musikaz gozatzeko aukera paregabea” izanik, herritar guztiak gonbidatu dituzte.

