'Aparra' garagardo azoka, abuztuaren 9an
Abuztuaren 9an 12:00etan irekiko ditu ateak azokak, eta 00:00ak arte iraungo du. Garagardoaz gain, gastronomia eta musika ere izango dira.
Aparra artisau garagardo azokak abuztuaren 9rako jarri du hitzordua. 10 garagardo artisau dastatzeko aukera izango da: Meta edabeak, Santa Pau Ale Works, Lauga Beer Creatures, La Salvatge Cerveza Indomable, Versum, Atala Brewing, Higer, Redneck Brewery, Scimmia eta Bidassoa.
Baina, edatekoaz gain, beste zenbait jarduera eta eskaintza ere prestatu dituzte antolatzaileek. Tomate txapelketa eta harri jasotzaileen ikuskizuna iragarri dituzte, baita hainbat kontzertu ere. Garagardo eta garagardo artean Zker Elektrotxaranga, Azeituna Con Huesos eta El Conde Orlok DJ-arekin dantzatzeko aukera egongo da. Peccato eta Doña Chepinak prestatuko dute jatekoa.
Abuztuaren 9an 12:00etan irekiko dituzte Hondarribiko Kasino Zaharreko ateak, eta 00:00ak arte luzatuko dute azoka.

