Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

58. Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera, larunbatean

Bi irteera izango ditu nazioarteko jaitsierak: 17:00etan Villanuevatik, eta 17:30ean San Migeletik. Jaitsiera herrikoia ere San Migeletik abiatuko da, lehiakideak abiatu ondoren. Bidasoa Txiki haurren jaitsiera 15:00etan irtengo da.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia,Irun
2025/07/23

Ohikoa den bezala, Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera antolatu du Santiagotarrak Kirol Elkarteak larunbaterako (hilak 26). Lehiaketak 58. edizioa duen arren, azken urteetako ohiturari jarraikiz, zazpigarren jaitsiera herrikoia eta bosgarren Bidasoa Txiki haurren jaitsiera ere egingo dituzte. 

Eguneko egitarauaren berri eman zuen Ibon Huarte antolatzaileak atzo arratsaldean egindako agerraldian. Lehen kirol proba haurrena izango da, 15:00etan abiatuko baita Bidasoa Txiki jaitsiera. Faisaien irlatik irtengo dira, eta Santiagotarrak Kirol Elkartera arteko bidea egingo dute, 1.500 metrokoa. 

Jarraian, nazioarteko jaitsieraren txanda izango da. Bi distantziako probak biltzen ditu lehiak. Lehena, 17:00etan abiatuko da Berako Villanueva ingurutik, eta 12 kilometro izango ditu. Bigarrena, San Migeletik irtengo da 17:30ean. Lehiakideak igarotzerakoan abiatuko da toki beretik jaitsiera herrikoia. Atzo arratsalderako, izen emateko epea ixteko ordu gutxi eskas zirela, 180 palista inguruk et 27 taldek eman zuten izena. 

Huartek azaldu duenez, “urez ondo, interesgarri” egongo da ibaia larunbatean. Marea igotzen egongo da jaitsiera garaian, eta azken bost kilometroetan ez da korronterik egongo. Beraz, lehiaketaren lehen zatian jokatuko da gehiena. 

Garrantzia handiko lehiaketa dela gogoratu du antolatzaileak. Santiagotarrak Kirol Elkartea 1966an sortu eta hortik urte bakarrera, 1967an, hasi ziren jaitsiera antolatzen. Geroztik, Covid-19 krisiaren eraginez, 2020a izan da antolatu ez duten urte bakarra. Ibilbide oparoa berreskuratu eta “Bidasoa berpizteko” lanetan ari direla aitortu du ordezkariak, berriz ere izen handiko lehiaketa bilakatzeko. 

Decathlon enpresa da jaitsieraren laguntzaile nagusia, eta parte hartzaile guztiei poltsa bat oparitzeaz gain, stand up paddle bat zozketatuko dute lagun guztien artean.

Proban parte hartuko ez duenak ere izango du zer egin larunbatean, txosna eta animazioa egongo baitira egun osoan zehar. Gainera, eskualdeko jatetxeen ekarpenari esker, zozketa bat osatu dute antolatzaileek. 18:00ak arte txosnan erosteko aukera egongo da, eta 19:15ean egingo da zozketa. 

Agerraldian parte hartu du Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak, eta horren “giro ona” sortzen duen lehiaketa hirian izateak “plazera” sortzen diola adierazi du; are gehiago, “etxekoek beti emaitza onak” lortzen dituztenean. Bertan izan da Sergio Arana ere, Euskadiko Kanoe Federazioko lehendakaria. “Proba historikotzat” jo du Bidasokoa, bai nazio bai nazioartean. Gainera, lehia maila handia duen hitzordua izateaz gain, jaitsiera herrikoiak bestela hurbilduko ez litzatekeen jendea piraguara gerturatzea lortzen duela balioan jarri du. 

Segurtasuna lehentasun

Oier Rojok, segurtasun arduradunak, “segurtasun handia” egongo dela ziurtatu du. Urtez urte geroz eta segurtasun gehiago egoteko lanean dihardu Santiagotarrak-ek. Norabide horretan, iaz segurtasun plana osatu zuten, eta aurtengo ediziorako berritu egin dute. Bestetik, urtero segurtasun lanak egin baldin badituzte ere, aurten lehen aldiz segurtasun arduradun figura egongo da. 

Arrisku handirik ez duen jaitsiera dela aitortu du Rojok, baina, hala ere, zenbait gunetan zailtasunak izan ditzakete palista batzuek, eta beraz, ateratze tokiak egongo dira ibilbide osoan zehar. Gerta daitezkeen arazoak aurreikusi eta ekintza protokoloa osatua dute jada, kasuan kasu egin beharrekoa prest izateko.

Iaz bezala, bi anbulantzia egongo dira jaitsieran. Helmugan finko egongo da bietako bat; bestea, ordea, Beratik parte hartzaileak jarraitzen ibiliko da iritsierara arte. Erratz-furgonetak ere jarraituko ditu ibai bazterretik, zailtasunak dituztenak eta euren materiala eramateko. Erratz-piraguek itxiko dute lasterketa bukaera; lehena Beratik irtengo da, eta bigarrena San Migelen batuko da. 

Nazioarteko parte hartzaileak

 Iazko sorpresa handia argentinar selekzioko Balboa anaien parte hartzea izan zen. Esperientzia polita izan zela dirudi, aurten ere entrenatzaile argentinarra harremanean jarri baita Santiagotarrak-ekin, eta selekzioko hiru kide etorriko baitira Bidasoara. Munduko piragua maratoi txapelketarako prestatzen ari den selekzioko K2 modalitateko junior bat hemen izango da, baita K1 modalitateko beterano eta gazte bat ere. 

Baina, argentinarrak ez dira nazioartetik gerturatzen diren bakarrak. Aranak oroitarazi duen bezala, munduko hainbat txokotako palistak etorri izan dira, besteak beste, Zelanda Berritik edo Irlandatik. 

Eta, nazioartetik Irunera etorriko diren modu berean, badago Irundik nazioartera doanik ere. Izan ere, munduko txapelketarako sailkatua izan berri den Eneritz Aizpiolea Santiogatarrak-eko palista ere agerraldian izan da, larunbatean jaitsieran parte hartuko baitu. 

Eguneko egitaraua

10:30 – Txosna irekiera.

11:30/13:30 – Dortsalen banaketa.

14:00 – Delegatuen bilera.

15:00 – Bidasoa Txikiren irteera.

17:30 – Bidasoaren jaitsieraren irteera.

17:30 – Jaitsiera herrikoiaren irteera.

19:15 – Zozketa.

19:30 – Sari banaketa-

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.