
Irailaren 1etik 12ra arteko epea zabalduko dute udal euskaltegian matrikulatzeko. Hiru hilabeteko ikastaro trinkoa edo ikasturte osoko ikastaroa egiteko aukera ireki dute.

Aldundiak dagoeneko pasabidea mugatua duten pistetan seinaleak jarri ditu, iragan urtean izandako "gehiegikeriak" saihesteko asmoz.

Egun horietan guztietan Pasaia eta Irun artean ez da trenik izango, hirugarren errailaren lanengatik.

Bi irteera izango ditu nazioarteko jaitsierak: 17:00etan Villanuevatik, eta 17:30ean San Migeletik. Jaitsiera herrikoia ere San Migeletik abiatuko da, lehiakideak abiatu ondoren. Bidasoa Txiki haurren jaitsiera 15:00etan irtengo da.

Goizeko 10:00etatik aurrera hogei kazola baino gehiago prestatuko dituzte. Izen emateak hilaren 24an itxiko dituzte.

Gizonak Hondarribiko surf eskola batean egiten zuen lan, eta 2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak.

Abuztuaren 7an izango da proposamenak jasotzeko bilera, Kultur Etxeko 103 gelan, arratsaldeko 18:00etan.

Ekainaren 1etik urriaren 31ra arte asteburu, zubi eta jaiegun guztietan irekia egongo da Lapurriturriko gunea. Tailer eta jarduera ugari antolatu dituzte udarako.

Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti eta Iñigo Aranburu dira protagonistak. Sarrerak Arma Plazan, leihatilan edota Kutxabank-en eskuratu daitezke.