Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Udal zerbitzuak artatutako indarkeria matxistaren biktima kopurua %27 igo da 2024an

Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko Aholku Batzordeak 2024ko jarduera memoria aurkeztu zuen aurreko astean. Udaleko ordezkariek eta Irungo 56 elkarte eta erakundek osatzen dute batzordea.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/22

Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko Aholku Batzordeak aurreko astean aurkeztu zuen 2024ko jarduera memoria. Cristina Laborda buru duela, Gorka Alvarez, Josu Iguiñiz eta Maite Cortina udal ordezkariek eta Irungo 56 elkarte edo erakundeetako ordezkariek parte hartzen dute batzordean. Udal aurrekontuaren ia %12a alor honetara bideratzen denez, ordezkari guztien artean aztertu eta gainbegiratzen dituzte jarduerak.

Guztira, 16.819 dei jaso zituen Gizarte Ongizate arloak iaz, eta 12.219 elkarrizketa egin zituen aurrez aurre. 5.514 familiak jaso zuten arloko gizarte langileen arreta. Gainera, otsailetik indartuago dago arloa, bertako ordezkariak astelehenak herritarrekin biltzeko eta gizarte arloko kezkak entzuteko libre gorde baititu. 

Berdintasunari dagokionez, udal zerbitzuak artatutako indarkeria matxistaren biktima kopurua %27 igo da, hau da, 153 izatetik 194 izatera igaro dira urtebetean. Horietako seik udalaren gizarte edo hezkuntza mailako laguntza jaso dute. 194 biktimatik 87 emakumek eta sei adingabekok arreta psikologoa jaso behar izan dute, horretara bideratutako foru programaren barruan. 

Norabide horretan, Berdintasun eta LGTBIQ+ Eskubideen arloak jarduera ugari antolatu ditu urte osoan zehar. 379 emakume gertatu ziren ahalduntze eskolara, eta beste 600 pertsona emakumeen ibilbide historikora. Gazteek pairatzen duten indarkeria matxista ikusarazteko 12 eta 20 urte arteko ikus-entzunezkoen Irun Beldur Barik lehiaketan 806 neska eta 886 mutilek parte hartu zuten.

Gainera, Emakumeen Etxea elkarteak eta Irungo Udalak Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmena izenpetu zuten joan den urtean. Informazio, ikastaro eta aholkularitzako 540 eskakizun jaso zituen etxeak. Aholkularitza juridikoa edo sexuala emateko eta tituluak homologatzeko zerbitzuak 138 emakume jaso ditu. Guztira, ia 8.000 pertsonak parte hartu du eskola, komunitate, familia edo jai esparruetako prebentzio kanpainetan.

Ongizaterako hainbat baliabide

Adingabe babesgabeei eskaintzen zaien zerbitzuak 280 familiatako 430 haur jaso zituen 2024an, horietatik 113 iaz ezagututako kasuak izan ziren. 1.100 pertsona baino gehiagok jaso zuten Eusko Jaurlaritzak finantzatutako larrialdirako laguntza.

Gizarteratze arloan ere bikoiztu egin dira artatzeak. 74 arreta egin ziren iaz, horietatik %60 emakumeak direlarik. Larrialdi egoeretan gizarteratzeko ostatua, hotelak, eta gizarte larrialdietarako etxebizitzak erabili dituzte; eta iaz, 43 pertsonari eman zitzaion ostatu, horietatik 16 adingabeak izanik. 

1.217 pertsona igaro ziren Zubia gizarteratze zentroko eguneko arreta zerbitzutik; gaueko arreta zerbitzutik, ordea, 960. Beste zenbait eragilerekin elkarlanean antolatu dituzte jarduerak: Larreaundiko auzo elkartearekin, Real Unionekin eta Bidasoa Atletiko Taldearekin.

Baliabide ugari bideratu ditu udalak adinekoengana ere. Zenbait programa abiatu dira, besteak beste, Irun Lagunkoia, “adineko pertsonei bizitza errazteko inguruneak sustatzen dituena”, edo Bizi Gogoz, adinekoei arte, musika eta hazkuntza pertsonalarekin lotutako jarduerak proposatzen dizkiena. Bakardade eta isolamendu egoerak aurreikusteko programa ere abiatu dute, eta Artia, Elitxu eta Katea auzoetako 364 pertsona aukeratu zituzten proiektu pilotuan parte hartzeko. 

Giza eskubide, memoria demokratiko eta lankidetzari dagokionez, “dibertsitatearen balioa aitortzeko” ekintza ugari antolatu ziren iaz; tartean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren urteurrenaren ospakizuna, Colon pasealekuko GKEen azoka, edo Irungo hizkuntza eta identitateen topaketa. 

Gainera, erbestealdiko biktimak omendu dira, Pikoketako panteoia berri zen fusilatuak omendu ziren, besteak beste.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.