Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Moskuko jaietako kontzertuaren nondik norakoak azaldu ditu Fermin Muguruzak

Munduko biraren barruan, kontzertua emango du Fermin Muguruzak abuztuaren 14an Irunen. Jende asko aurreikusten dutenez, azpiegitura eta garraio zerbitzu bereziak bermatuko dituzte.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/18

Munduko biraren barruan, abuztuaren 14an du hitzordua Fermin Muguruzak Irunen; non eta Urdanibia plazan, Bidasoko errepublikaren erdigunean. Moskuko jaietan egingo duen kontzertuaren nondik norakoak eman ditu gaur Muguruzak, Nuria Alzaga Kultura ordezkariarekin batera. 

Pozik agertu da Alzaga, eta eskerrak eman dizkio Muguruzari udalak Irunen kontzertua emateko proposamenari baiezkoa emateagatik. Azken hilabeteetan “elkarlanean” ibili dira, eta “plazera” da harentzat Muguruza irundarra izanik hirian izatea. Azken urteetan Irunen izango den ekitaldi garrantzitsuenetarikotzat jo du. Gainera, herritarrak kontzerturako “gogotsu” nabaritzen ditu. 

Muguruza ere “oso pozik” dago udaletik jasotako eskaintzagatik, “oparia” izan da harentzat. Hasieran sanmartzialetan jotzea proposatu baldin bazioten ere, ekainaren 14an Donostian zuen kontzertuagatik ezinezkoa zitzaion. Horregatik, data Moskuko jaietara atzeratzea proposatu zion udalari, eta halaxe egingo du. 

Kontzertua 22:00etan hasiko baldin bada ere, 21:00etan Iñigoren Dizipuluak-ek joko du. Iñigo Muguruzaren musika ikasle ohiek osatutako taldea da, eta hark parte hartutako musika taldeen abestiak jotzen dituzte: Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, edota Sagarroi, besteak beste. Birako lehen kontzertuan, 2024ko abenduaren 17an Biarritzeko Atabalen emandako kontzertuan, talde horrek ireki zuen emanaldia; Iñigo Muguruzak 60 urte bete behar zituen egunean, hain zuzen ere. 

40 urteko ibilbideari begirada
Joan den urteko ekainaren 20an 40 urte bete ziren Kortatuk lehen maketa kaleratu zuenetik, eta horregatik erabaki zuen egun horretan argitaratzea bira berriko datak musikari eta zinema zuzendari irundarrak. 

Lehen kontzertuak Moskun egin zituztela gogora ekarri du, lehenik auzoko zenbait tabernatan, eta hortik gutxira, 1985ean, Urdanibia plazan. 40 urteren ondotik, plaza berera itzuliko da abuztuaren 14an. Hirian egin zuen lehen kontzertu horrez geroztik beste hainbatetan itzuli da sorterrian kantatzera: 1986ko sanmartzialetan, 1987ko Moskuko jaietan, 1988ko Irungo Kilometroak jaialdian Ruper Ordorikarekin batera, 2000ko nazioarteko biraren itxiera Moskuko jaietan, eta 2013ko nazioarteko biraren barruko Moskuko kontzertua. 

Bira, ordea, ofiziala ez zen kontzertu batekin hasi zuen, ahoz aho zabaldutako iazko Moskuko jaietan Bad Sound Systemekin emandako kontzertuaren bidez, Peña kaleko Kabigorri eta Haziaren artean. 

Jendetza jasotzeko egokitzapenak
Abuztuaren 14kora jende asko bertaratuko dela aurreikusi dute udalak eta Muguruzaren taldeak. Bidasoko herrietatik urrunagoko jendea espero dute, besteak beste, Hernani, Errenteria-Orereta, edo Donibane Lohizunetik. Oporretan Irun inguruan izango den kanpoko jendea ere agertuko dela esan dute gaurko agerraldian, eta dagoeneko data agendan gorde dutela jakin dute. 

Horregatik, kontzertu oro oholtza atzealdean jartzen duen pantailaz gain, kontzertuko irudiak emango dituzte Sargian jarriko duten pantailatik. Izan ere, familia asko seme-alabekin joango direla aurreikusi dute, eta gune lasaiago bat proposatu nahi izan dute, “arnas gehiagorekin”.

Abuztuaren 14a osteguna izanik, Euskotren zerbitzu berezia bermatu dute gau horretarako. Gainera, data horietan Donostian Aste Nagusi betean dira, eta kontzertura joan eta hortik zuzenean Aste Nagusira itzuliko diren donostiar ugari egongo direla jakin dute. Horregatik, Donostiako jaiak direla eta antolatzen diren Euskotren eta autobus zerbitzu bereziak ere baliagarriak izango dira Urdanibia plazara bertaratzeko. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.