Ezezagunok, finalista Almagron
Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian izango da Ezezagunok konpainia, 'Exacticamente diversa' lana finalera iritsi baita.
Irungo jaietako pregoilariak Almagron (Espainia) izango dira irailean, Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia dela eta. Izan ere, Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian lanean oinarritutako Exacticamente diversa antzezlana finalera iritsi da.
Finalera beste hiru lan ere iritsi dira: Vaya Cirio Teatro konpainiaren Los últimos días de Isabel, Trece Gatos Teatro konpainiaren La dama boba, eta Carasses Teatro konpainiaren María la calderona.
Irailaren 6an, 21:30ean, Almagroko antzokian emango dute antzezlana. Antzezlan bakarrerako sarrerak 7 euro balio ditu, baina, 15 euroan antzezlan guztietara sar daiteke.

