Udalak Oier Diaz zoriondu du, eslalom txapelketako urrezko dominagatik
Gazte mailako banakako C1 modalitateko urrezko domina irabazi du Oier Diazek munduko eslalom txapelketan. Gainera, taldekako C1 modalitateko zilarrezko domina eta taldekako K1 modalitateko brontzezko domina ere irabazi du.
Foixen (Okzitania) jokatutako munduko eslalom txapelketan izan da Oier Diaz arraunlaria, eta zenbait dominarekin itzuli da etxera. Nabarmenena banakako C1 modalitatekoa izan da, urrezko domina irabazi baitu. Horrez gain, taldekako C1 modalitateko zilarrezko domina eta taldekako K1 modalitateko brontzezko domina ere irabazi ditu.
Hori dela eta, Irungo Udalak, eta bereziki, Cristina Laborda hiriko alkateak, Diaz zoriondu dute, “Oierrek mailarik gorenera eraman baitu Irun”. Santiagotarraken egindako urteetako “ahaleginak eta jarraikitasunak saria merezi” duela iruditzen zaio, eta harro agertu da garaipenagatik. “Irun osoa ospatzen ari da urrezko domina hau”.
Halaber, Santiagotarrak Kirol Elkarteak egiten duen lana ere azpimarratu du alkateak, kirolariak prestatzen eta piraguismoa sustatzen egiten duen lanagatik. Diazen arrakasta talde osoak egindako indarraren ondorio dela nabarmendu du: “Oierren arrakasta bada taldearen ahalegin kolektiboaren isla eta familiek eta komunitateak gazte talentudunei ematen dieten laguntza eta babesaren adierazgarri ere”.
Hala, Udalak begirada Diazengan jartzera gonbidatu ditu herritarrak, “urrezko domina hau ibilbide arrakastatsu baten hasiera besterik” ez baita izango.

