Sorotan Bele eta Irun Hiria, ostiralean San Juan plazan
'Sorotan Bele gogoan' izeneko kontzertu berezia emango dute Sorotan Bele eta Irun Hiria Musika Bandak ostiralean. 23:00etan jarri dute ostiraleko hitzordua, San Juan plazan.
Udako kultur agenda oparoa izango du irailera arte Irunek. Egitarauaren baitan, Sorotan Bele gogoan izenean, kontzertua emango dute Sorotan Bele eta Irun Hiria Musika Bandak ostiralean, hilaren 18an.
1991n sortu zen musika taldea Hondarribian. Hiru disko argitaratu zituzten hamarkada bakarrean, baina, 1998an desegin zuten taldea. Hala ere, noizean behin biltzen dira oraindik kontzertu bereziren bat egiteko, eta ohore hori izango du Irunek.
Ohikoa bilakatu da musika bandak uztailean kontzertu berezia egitea. Izan ere, Serafin Zubiriarekin jo zuten iaz; eta 2023an, Donostiako Orfeoiarekin jo zuten, bere 50.urteurrena ospatuz.
Ostiralean, hilaren 18an, 23:00etan hasiko da kontzertua, Irungo San Juan plazan.

