2025/6

Ehun zaldizko eta amazona elkartuko dira Irun Hiria Sari Nagusia txapelketan

XXXV. Irun Hiria Sari Nagusia jokatuko da Jaizubia Hipikan hilaren 14tik 15era eta Euskal Herri osoko ehun zaldizko eta amazona bilduko dira. Parte hartzaileen %80 emakumeak izango dira.

Pottoka aisialdi eta kirol zaldi gisa sustatzeko hitzarmena sinatu du Jaizubia Hipikak

Bost urteko hitzarmena da eta pottokak aisialdian eta kirolean erabiltzeko konpromisoa formalizatu dute Jaizubia Hipikak eta Gipuzkoako Pottoka Hazleen Elkarteak.

Irungo jaiak "irisgarriak eta inklusiboak" izango dira

Mugikortasun urria duten pertsonentzat plataforma goratu bat ezarriko dute, eta Ficobako musika, ordu eta egun zehatzetan, kendu egingo dute.

EAJk bat egiten du mendiko trafikoa arautzeko ordenantzarekin

Eskerrak eman dizkiote udal gobernuari, eta bereziki Ingurumen zinegotziari, ordenantza "elkarrekin lantzeko prest egoteagatik".

Sorzabalen eskubideez mintzatu dira Irungo udalbatzan EH Bilduren ekimenez

Eusko Legebiltzarrean legeari ez dagokion proposamena aurkeztu du EH Bilduk, Gogora institutuak Sorzabali eskain diezazkion beharrezkoak dituen eta dagozkion baliabideak. Alkateak torturen biktimei sinesten diela adierazi zuen.

Landa lurrak zaintzera deitu du Eguzkik

Kezka azaldu du kontrolik gabeko gero eta txabola eta baratza gehiago ari direlako ezartzen landa eremuan.

Fiskaltzak helegitea jarri dio Sorzabalen absoluzioari, eta epaiketa berriz egiteko eskatu du

Espainiako Auzitegi Nazionalak Sorzabali egindako torturak jaso zituen bere epaian, baina fiskaltzak dio haren testigantzak froga gisa balio duela, eta epaiketa berriro egitea nahi du, beste epaimahai batekin.

Xabier Martin / Berria

Plaiaundirako bizikleten estalpe bat eraiki dute Bidasoko ikasleek

Bidasoa Lanbide Heziketako Zurgintzako ikasleek egin dute estalpea. Bi lanbide heziketa zentroen elkarlanaren ondorioa izan da.

Danontzat gastrotekak irabazi du 2025eko Erdi Aroko Pintxo lehiaketa

'Delicias del bufón' izan da Danontzat gastrotekak lehiaketara aurkeztu duen pintxoa. Herritarren saria aldiz, Mika jatetxeak jaso du, 'Mar de sabor' pintxoagatik.

Ficobako aparkalekua 07:00etan irekiko dute

Ordubete aurreratu dute ordutegia, herritarren eskariari jaramon eginez. Gauean autoa uzteko prezioa 15 eurokoa da.

Gehiago