Astelehen arte eskatu daiteke kultura departamentuko diru laguntza
Guztira 42.000 euro banatuko dira diru laguntzetan. Elkarteek antolatutako kultura jarduerek sortutako defizita arintzea da helburua.

Astelehenera arte, hilaren 23ra arte, dago Kultura departamentuaren diru laguntza eskatzeko aukera. Hondarribiarren “onurarako” kultura jarduerak antolatzen dituzten eta irabazi helbururik ez duten herrian errotutako pertsona edo entitateak aurkeztu daitezke, eta guztira 42.000 euro banatuko dira. Urtean zehar entitateek antolatzen dituzten ekintzek sortzen duten defizita arintzea da diru laguntzaren asmoa.
Hainbat dokumentu prestatu behar dira eskaera egin ahal izateko: diru laguntza eskaera normalizatua, nortasuna ziurtatzeko dokumentua, Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia, banku edo aurrezki erakunde batek luzatutako dokumentua, diruz laguntzeko eskatu den proiektuaren memoria, egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua eta entitate eskatzailearen ibilbidea egiaztatzen duen memoria.
Udalaren webgunearen bidez egin daiteke eskaera.