Bi teknikariren plazetara aurkezteko epea zabaldu dute
Iragan ostiralean argitaratu ziren Estatuko Aldizkari Ofizialean Hondarribiko Udaleko Administrazio Orokorreko bi teknikariren plazak oposizio bidez betetzeko hautaketa prozesuak. Hori dela eta, datorren uztailaren 4ra arte eskaerak egiteko tartea izango da.
Udala administrazioan lanpostuak egonkortzeko “lan handia” egiten ari dela adierazi du Igor Enparan alkateak, “herritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzeko helburuarekin”. Aldi berean, adierazi du horren erakusle dela dagoeneko itxita dauden bost udaltzain plazarako, bost administrari plazarako eta bi arkitekto plazarako deialdiak.
Eskaerak udal webguneko lan eskaintzen atalean egin daitezke. Kontratazio arduradun izateko postuaren eskaera hemen egin daiteke. Eta Hirigintzako teknikariarena hemen.