BATeko emakumeak finalera sailkatu dira
Ozta-ozta, baina, atletismoko finalera sailkatu dira BATeko emakumeak, bigarren urtez jarraian. Gizonezkoek ere badute zer ospatu, ohorezko mailara igotzeko jardunaldira igaro baitira.

Asteburu emankorra izan du Bidasoa Atletiko Taldea. Larunbatean, hilaren 24an, Leonen (Espainia) egindako lasterketan finalera igarotzea lortu zuten BATeko emakumeek. Gizonek, ordea, ohorezko mailara igarotzeko lehiara sartzeko lasterketan parte hartu zuten Donostian, eta bigarren postuan gelditu ziren.
Emakumeak, baja asko izan arren, finalera
Hirugarren postuan bukatu zuten emakumeek, 167 punturekin. Hainbat baja izan arren, bigarren urtez jarraian finalera igarotzea lortu dute, ekipoaren “hazkunde eta sendotasuna erakutsiz”. Ligako sailkapen orokorrean berdinketa eginez bukatu zuten eguna, eta, araudiaren arabera, berdinketetan jardunaldi guztietako puntuen batuketa kontuan hartu behar denez, BATek sailkatzea lortu zuen 347,5 punturekin.
- Douae Ouboukir: 3.000 metro lau 9:45,19 minutuan. 3.000 oztopodun metro 10:27,99 minutuan.
- Aslin Quiala: 4,25 metro pertikarekin.
- Olaia Gisela Becerril: 6,33 metro luzera jauzian, lehenenego gelditu da eta bere marka pertsonal hoberena egin du.
- Zuriñe Celis: 5,82 metro luzera jauzian, hirugarren gelditu da. 12,20 metro jauzi hirukoitzean, hirugarren gelditu zen.
- Marta Mancebo: 42,90 metro xabalina jaurtiketan, bigarren gelditu da.
- Blanca Garcia: 40,17 metro xabalina jaurtiketan, laugarren gelditu da.
- Arielle Ngole: 44,26 metro disko jaurtiketan, bigarren gelditu da.
- Goizane Garcia: 39,46 metroko disko jaurtiketan, bosgarren gelditu da.12,47 metro pisu jaurtiketan, hirugarren gelditu da.
- Lissette Arreaga: 50,08 metro mailu jaurtiketan, bosgarren gelditu da.
- Eloise Manga: 41,17 metro mailu jaurtiketan, zortzigarren gelditu da.
- Carla Arwen Martinez: 200 metro 24,85 segundoan, bigarren gelditu da. 100 metro 12,26 segundoan, laugarren gelditu da.
- Iraia Alkorta: 100 metro 12,76 segundoan, zortzigarren gelditu da.
- Leire Martiarena: 200 metro 25,42 segundoan, seigarren gelditu da.
- Alaine Aguerralde: 400 metro 55,06 segundoan, bigarren gelditu da.
- Laia Olascoaga: 400 metro 57,15 segundoan, seigarren gelditu da.
- Irati Erro: 800 metro 2:18,81 minutuan, zazpigarren gelditu da.
- Izaskun Sanz: 800 metro 2:24,05 minutuan, zortzigarren gelditu da.
- Almudena Saborido: 1.500 metro 4:38,86 minutuan, hirugarren gelditu da.
- Isra Rahali: 1.500 metro 4:47,29 minutuan, hirugarren gelditu da.
- Alazne Garrido: 400 hesidun metro 59,88 segundoan, hirugarren gelditu da.
- Irune Martin: 400 hesidun metro 1:02,96 minutuan, bere marka pertsonal hoberena.
- Uxia Pereira: 100 hesidun metro 14,55 segundoan, hirugarren gelditu da.
- Victoria Briso: 100 hesidun metro 14,90 segundoan, laugarren gelditu da. 1,66 metro altuera proba, seigarren gelditu da.
- Naia Llorente: 1,66 metro altueran, hirugarren gelditu da.
- Eider Redondo: 11,17 metro jauzi hirukoitzean, seigarren gelditu da.
- Nerea Molina: 5 kilometroko martxa 30:30,32 minutuan, zazpigarren gelditu da.
- Carmen Hernandez: 5 kilometroko martxa 36:05,63 minutuan, zortzigarren gelditu da.
- Mariela, Leire, Nerea eta Olaia: 4×100 metroko erreleboak 47,44 segundoan, hirugarren postuan gelditu dira.
- Alazne, Hai Doung, Nerea eta Alaine: 4×400 metroko erreleboak 3:35,01 minutuan, hirugarren gelditu dira.
Gizonezkoak, ohorezko maila jokatzearen bila.
Donostian lehiatu dute gizonezkoek, eta ohorezko maila jokatzeko jardunaldira sailkatu dira. Aurreko hitzorduan bezalaxe, bigarren postuan bukatu dute BATeko gizonek, 175 puntu lorturik.
- Ander Garaiar: 200 metro 20,74 segundoan. Espainiako 20 urtez azpikoen marka eta Euskadiko marka absolutua.
- Iker Arotzena: 7,24 metro luzera jauzian, lehengo gelditu da, baina haizeagatik marka baliogabetua. 100 metro 10,62 segundoan, bigarren gelditu da.
- Alex Garcia: 100 metro 10,85 segundoan, baina haizeagatik marka baliogabetua.
- Erik Fernandez: 200 metro 21,80 segundoan, laugarren gelditu da.
- Mikel Landa: 800 metro 1:55,75 segundoan, bigarren gelditu da.
- Iker Anglada: 800 metro 1:56,30 segundoan, laugarren gelditu da.
- Mikel Garrancho: 400 metr0 50,38 segundoan, bosgarren gelditu da.
- Alejandro Per: 400 metro 51,37 segundoan, zortzigarren gelditu da.
- Ander Anglada: 1.500 metro 3:56,68 minutuan.
- Ibon Briñas: 1.500 metro 4:19,58 minutuan, zortzigarren gelditu da.
- Ander Aramendi: 3.000 metro 8:15,48 minutuan, bigarren gelditu da.
- Julen Azpiazu: 3.000 metro 8:42,29 minutuan, seigarren gelditu da.
- Mikel Aramendi: Oztopo lasterketa 9:22,85 minutuan, garaile.
- Eneko Fuente: Oztopo lasterketa 10:01,24 minutuan, seigarren gelditu da.
- Rafael Torralba: 5.000 metro 23:52,20 minutuan, bosgarren gelditu da, bere marka hoberena lortuz.
- Victor Gomez: 5.000 metro 29:49,36 minutuan, zortzigarren gelditu da.
- Aitor Fernandez: 110 hesidun metro 15,62 segundoan, laugarren gelditu da.
- Manuel Rodriguez: Erori egin zen eta ezin izan zuen 110 hesidun metroko lasterketa egin.
- Iñaki Sanz: 400 hesidun metro 1:02,09 minutuan, seigarren gelditu da.
- Urko Navarro: 400 hesidun metro 1:04,17 minutuan, zazpigarren gelditu da.
- Mario Estanga: 4,70 metro pertikarekin, garaile.
- Imanol Ubarbia: 3,96 metro pertikarekin, zazpigarren gelditu da.
- Aritz Zuazo: altuera jauzian 1,90 metro, bigarren gelditu da.
- Jon Matey: altuera jauzian 1,85 metro, laugarren gelditu da.
- Juan Errandonea: 14,55 metroko salto hirukoitza, hirugarren gelditu da.
- Oinatz Almagro: 13,33 metroko salto hirukoitza, bosgarren gelditu da.
- Aitor Fernandez: 6,60 metroko luzera jauzia, bosgarren gelditu da.
- Bruno Cagigos: disko jaurtiketan 49,32 metro. Pisu jaurtiketan 13,57 metro. Bere marka pertsonalak gainditu ditu.
- Gonzalo Tamayo: pisu jaurtiketan 14,36 metro, bigarren gelditu da.
- Asier Zarandona: disko jaurtiketan 42,05 metro, bosgarren gelditu da.
- Unax Eraso: mailu jaurtiketan 45,15 metro, laugarren gelditu da.
- Jon Ruiz: mailu jaurtiketan 40,24 metro, zazpigarren gelditu da.
- Alejandro Esteban: xabalina jaurtiketan 67,55 metro, garaile.
- Xuban Yarza: xabalina jaurtiketan 51,86 metro, bosgarren gelditu da eta bere marka hoberena egin du.