Zeramikako raku tailerra, ekainaren 6an
Ekainaren 6an, 10:00etatik 18:00etara emango dute tailerra, eta 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena.

Zeramikako raku teknika ikasteko masterclassa emango dute ekainaren 6an, Pikoteka kaleko 9.ean.
Labean tenperatura apalean, hau da, 1.000 gradu zentigradutan, errez egiten da raku teknika. Pieza goriak esmalteak urtu ondoren ateratzen dira, eta material organikoz betetako edukiontzi batera eramaten dira.
Parte hartzaile bakoitzari chawan izeneko terako ontzi bat emango zaio, berak esmaltatu dezan. Eguerdian atsedenaldia egingo dute bazkaltzeko.
16 urtetik gorako orok eman dezake izena hilaren 26tik ekainaren 4ra arte, eta 40,80 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko. Harremanetarako 617 47 90 21 telefono zenbakira deitu behar da.