Kiroldegietako ikastaroetako izen ematea, astelehenetik aurrera
Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan hirugarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko aukera egongo da, abonatua egon edo ez.

Astelehenean, hilaren 26an, irekiko dute Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako hirugarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko epea. Udaleko Kirol arloak jakinarazi duenez, egun ikastaroren batean izena emanda ez dauden abonatuek, edo ikastaro batean izena emanda egon arren beste ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatuek eman dezakete izena, baita abonatuta ez dauden pertsonek ere, gaur egun ikastaroren batean izena emanda egon edo ez.
Internet bidez, Neo Irun aplikazioaren bidez, edo kiroldegietan bertan eman daiteke izena.
Era guztietako jarduerak egin daitezke kiroldegietan, tartean igeriketa, aquagym, pilatesa, aerobika, egokitzapen fisikoa, edo yoga.
Azkenik, igeriketa maila egiaztatu behar duten haurrek hilaren 24ean egiteko aukera izango dute. Azken Portun 10:00etatik 11:15era, eta Artaleku, 12:00etatik 13:30era egingo dituzte egiaztapenak.