Crohn eta kolitis ultzerosoagatik morez argituko dute udaletxea
Gaur 21:30etatik 23:00etara piztuko dituzte argi moreak udaletxean, ACCU Gipuzkoak eskaturik.

Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen egunagatik, morez argiztatuko du udaletxea Irungo Udalak gaur, hilaren 19an, 21:30tik 23:00etara. ACCU Gipuzkoak egin du eskakizuna, crohn gaixotasuna eta kolitis ultzerosoari buruzko kontzientzia pizteko asmoz.