Maila bikaina erakutsi dute BATeko atleta gazteenek asteburuan
BATeko 18 eta 20 urte azpiko atletek Euskadiko Txapelketan parte hartu dute asteburuan. Alebin zein haur mailako atletek Proba Konbinatuen Gipuzkoako Txapelketan, eta BATeko haur mailako taldeak DNA torneoan.

Bidasoa Atletiko Taldeko 18 eta 20 urte azpiko atletek Euskadiko Txapelketan parte hartu dute asteburuan. Donostiako Anoeta miniestadioan izan da hitzordua, goizez zein arratsaldez.
Maila handiko txapelketa izan zen asteburuan jokaturikoa, eta onenen artean tarte bat egitea lortu zuten bidasoarrek. Guztira hamar urrezko domina, zazpi zilarrezko eta brontzezko sei poltsikoratu zituzten.
20 urte azpiko kategorian, gizonetan, Ander Aramendik balio handiko garaipena erdietsi zuen. 3.000 metroko proban 8:16,79 minutu behar izan zituen. Aritz Zuazok ere lehen postuan bukatzea lortu zuen. Altuera jauzian 1,83 metroko jauzia eginez. Unax Erasok zilarrezko domina lortu zuen mailu jaurtiketan, 52,48 metroko jaurtiz. Azkenik, Iker Anautek luzera jauzian brontzea eskuratu zuen. 6,54 metroko saltoa egin zuen.
Emakumeetan, berriz, Alaine Agerraldek aise irabazi zuen txapelketa. 400 metro hesien proban haren denborarik onena egin zuen, 1:01,33 minutu. Proba berean Eider Alzagak podiumeko hirugarren postuari eustea lortu zuen. 1:06,62ko denborarekin. Bestalde, Leire Martiarena ere Euskadiko txapeldun izendatu zuten. 200 metroko proban. 25,24 segundoko marka egin zuen. Eta azkenik, 400 metroko proban Nerea Lopezek brontzea eskuratu zuen, 1:00,97ko denborarekin.
18 urte azpiko kategorian, gizonetan, txapelketa bikaina burutu zuten. Distantzia luzeko zein hesitako probetan nagusitasuna erakutsi zuten. Hona hemen emaitzak: Lukas Cabezonek 2.000 metro oztopoetan (6:02,15), Alai Cabellok 800 metroetan (1:58,94), Markel Garrantxok 400 metroetan (49,64), eta Jon Gajatek 110 metro hesietan (14,76) urrezko dominak eskuratu zituzten.
Iker Anautek altuera jauzian (1,70) eta Rafael Caseauk pisu jaurtiketan (12,45), berriz, zilarrezkoa eskuratu zuten. Eta azkenik, Julen Mendozak 2.000 metro oztopoetan (6:05,08), Gorka Garciak 1.500 metroetan (4:31,53), eta Eñaut Arburuak 400 metroetan (51,35) bronzezko dominak lortu zituzten.
Emakumeei dagokienez, Naia Llorente Euskadiko txapeldun izendatu zuten altuera jauzian, 1,67ko jauziarekin. Uzuri Martiarena xabalina jauzian (32,32), eta Irati Erro 800 metroetan (2:25,60) txapeldunorde izendatu zituzten.
Alebin zein haur mailako Proba Konbinatuen Gipuzkoako Txapelketan ere emaitza bikainak eskuratu zituzten.
Gizonetan Enzo Bizarrok Gipuzkoako txapeldunorde izatea lortu zuen, 881 punturekin. Eta emakumeetan, Ane Rinconek podiumeko hirugarren postua lortu zuen, 1127 punturekin.
Dinamic New Atletics
BATeko haur mailako taldea (2011 eta 2012 urte artean jaiotakoak), Espainiar estatuko 12 talde onenen kontra lehiatu da asteburu honetan. Madrilgo Gallur pista estali famatuan izan da hitzordua.
Irun eta Hondarribiko zortzi atleta izan dira bertan, Rosi Talavera eta Mikel Arburua entrenatzaileekin: Adur Errazkin (erreleboak), Maren Martin (erreleboak), Nora Gonzalez (hesiak eta erreleboak), Yuxuan Zhu (luzera jauzia eta erreleboak), Kaiet Arruabarrena (60m y erreleboak), Adur Muñoz (pisu jaurtiketa), Ane Placeres (60m eta erreleboak), eta Eider Eizagirre (altuera jauzia).
Larunbatean finalerdiak lehiatu zituzten, eta igandean finalak. Klubak jakinarazi duenez, igandean larunbateko marka guztiak hautsi zituzten, eta azken proban, ehia deituriko erreleboan ere fin aritu ziren.
Ehizan, ohikoa den bezala, lau pertsonek parte hartzen dute, baina horietako bakoitzak distantzia ezberdina burutzen du: 600 metro lehenak, 400 bigarrenak, 200 hirugarrenak eta 800 azkenak. Lehen hiru postak emakumeek egiten dituzte, eta azkena gizonek.
BATeko taldeak bigarren bukatu zuen DNA, Zenit Atletismo taldearen atzetik.