'Emakumeak, kirola eta osasuna' jardunaldia ostiralean
'Emakume atletek kirol profesionalean izandako esperientziak' mahai inguruan Oihana Kortazarrek parte hartuko du Malen Osaren ordez.

Ostiral honetan egingo dute Emakumeak, kirola eta osasuna jardunaldia. Adituen iritzia jaso eta kirolarien esperientziak entzuteko aukera izango da. [Hilaren 29an egin zuten egitasmoa aurkezteko prentsaurrekoa. Informazio guztia hemen irakur daiteke].
Lehen mahai ingurua Osasuna, psikologia eta fisioterapia emakume kirolarien zerbitzura izango da eta Garazi Lizarragak, Elikaeskolako kidea eta nutrizionistak, Sara Mariezkurrenak, kirol arloan espezializatutako psikologoak, eta Junkal Alzuagarai fisioterapeutak parte hartuko dute.
Bigarren mahai ingurua, berriz, Emakume atletek kirol profesionalean izandako esperientziak izango da. Malen Osak ezin izango du mahai inguruan parte hartu arrazoi pertsonakengatik. Haren ordez Oihana Kortazarrek gerturatuko ditu entzuleak trail running-aren mundura. Hortaz, era honetan geratuko da mahai ingurua: Teresa Errandonea atleta profesional ohia, Izaskun Oses atleta profesionala, Oihana Kortazar nazioarteko trail runnerra eta Jihad Essoubai nazioarteko atleta profesionala arituko dira hizketan.