Igandeko 10 kilometroko lasterketagatik, trafikoan aldaketak
09:30ean hasiko da Hondarribia 10k lasterketa. Udalak hainbat jakinarazpen helarazi dizkie herritarrei.

Igandean (hilaren 27an) izango da Hondarribia 10k lasterketaren laugarren ekitaldia; distantzia horretako Euskadiko Txapelketa ere bada proba, ibilbide homologatuarekin. Herriaren luze-zabalean atondu dute hamar kilometroko zirkuitua antolatzaileek, beraz, igande goizean trafikoari lotutako aldaketak eta mozketak izango dira herrian. Horiek ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzaten, hainbat ohar helarazi ditu Hondarribiko Udalak, herritarrek kontuan har ditzaten.
09:30ean hasiko da lasterketa kirol kaian. Horren arabera, jakinarazpen hauek helarazi ditu udalak:
- Mozketa puntualak egongo dira hiriko hainbat kaletan
- Alde Zaharrerako sarbidea moztuta egongo da, 09:25etik 10:00etara.
- Ramon Iribarrenen trafikoa erabat moztuko da, 09:45etik 10:20ra.
- Hondarribiko sarbidea aireportuko errepidetik egingo da, Portu auzorantz.
- Hondarribiko irteera Kosta kaletik izango da.
- E21, E25 eta E 27 autobus zerbitzuetan ere eraginak izango ditu.
Honakoa da lasterketaren ibilbide zehatza: Minatera kalea (kirol kaia), Itsasargi, Zuloaga, Bernat Etxepare, San Cristobal, Sabino Arana, San Juan de Dios, Aireportuko errepidea, Amute, Kosta, Santa Engrazia, Minasoroeta, Zumardia, San Juan de Dios, Sabino Arana, Bernat Etxepare, Zuloaga, Itasargi, Foru kalea, Ramon Iribarren, Kai Berria, Ramon Iribarren, Foru eta amaiera Minatera kalean. Amaiera 10:40ean izango da.
Izen emateak, oso ongi
Gaurko (osteguna, hilak 24) 11:00etan jada 710 ziren probarako izena emana zuten korrikalariak; gehienezko parte hartzaileen kopurua 800an ezarri dute antolatzaileek. 10 kilometroko lasterketan parte hartzeko aukera, ordea, zabalik da oraindik: biharko (ostirala) 20:00ak arte apunta daitezke hala nahi dutenek, Kirolprobak plataformaren webgunearen bitartez. Lasterketa