Egun handirako opilak berotzen
Hilaren 25eko San Marko Egunerako opilak berotzen hasi dira jada gozotegi askotan. HITZA Irungo Agirre gozotegian izan da, prozesua bertatik bertara ezagutzeko.

Ostiraleko (hilak 25) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, beste hainbat gairen artean, San Marko Egunaren gaineko erreportajea izango dute irakurgai. Hilaren 25an helduko da ospakizuna Oarsoaldea eta Bidasora beste urte batez, eta familia asko eta asko irrikaz eta prest dira egun handirako.
Opilen prozesua bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera eta pribilegioa izan du HITZAk Irungo Agirre gozotegian. Hona, prozesuaren gaineko bideo bat. Ostiralean, erreportaje zabala webgunean eta astekarian.