Dolu perinatalaz, Emakumeen Etxean
Hitzaldia eta hiru saioko tailerra eskainiko du Garazi Oiarbide psikologoak Emakumeen Etxean. Jada izena eman daiteke.

Dolu perinatala ildo duen hitzaldi bat eskainiko du Garazi Oiarbide psikologoak Emakumeen Etxean, hilaren 29an. Oiarbide psikologia perinatalean aditua da eta hitzaldia eskaintzeaz gain, gaian sakontzeko tailer bat ere eskainiko du. Udaberriko Ahalduntze Eskolaren parte da proposamen hau.
Hitzaldiaren xedea, egoera mingarri eta askotan ezkutuko bat ikusaraztea izango da, familia askok bizi duten mina baita dolu perinatalarena. Dolu honetaz hitz egiterakoan, haurdunaldikoa, jaiotza ingurukoaz, jaioberritakoaz edo haurtzaroko heriotzaz ari da Oiarbide.
Hiru saioko tailerra izango da, maiatzaren 5ean, 12an eta 19an, 17:30etik 19:00etara. Plaza kopurua mugatua da eta izena eman beharko da plaza eskuratzeko. Irungo Udalaren orrialdera sartu behar da horretarako edota Emakumeen Etxera gerturatu, maiatzaren 4a baino lehen.