Bizi Busa antolatu du bigarrenez Elatzeta eskolak
Eskolarako bidea txirrindaz egitea sustatzeko xedea du ekimenak. Parte-hartze arrakastatsua izan du baldin badu ere, bidegorria ez dela eskolaraino iristen salatu dute.

Bigarren aldiz antolatu du Elatzeta eskolak Bizi Busa ekimena, eskolarako bidea txirrindan “modu seguru eta jasangarrian” egitea sustatzeko asmoz. Jende askok parte hartu du, “eta, beste behin ere, ikasle, irakasle eta familien arteko lankidetza nabarmendu da”.
Oñaurre auzotik abiatu dute ibilbidea, eta bidean beste hainbat geldialdi egin dituzte, eskolara iritsi arte.
Hala ere, “eskolara txirrindan iristea ez dela erraza” deitoratu du Elatzeta eskolak, “bidegorria ez baita eskolaraino iristen”. Bizkaia kalean mozten da bidegorria, ikasle eta familiei segurtasun arazoak eraginez. Bidegorria eskolara arte iritsi dadin eskatzeko Bizkaia kalean eta Harmugarrieta kalean bidegorria nahi dugu izan da gaurko leloa.