Euskarazko hiru antzezlan jasoko ditu Amaia KZk, eta sarrerak eros daitezke jada. Kemen eta Eraiki dantza taldeek ere emanaldi bana programatu dute. Euskarazko edukiak nabarmendu ditu HITZAk.
Gazteen artean "lehentasunezko gaitz mentala" bilakatu da elikadura nahasmena eta hori garaiz nola detektatu ildo izango dute hilaren 8ko hitzaldian, Palmera Monteron, 18:30ean.
Ekainera bitartean luzatuko da udaberriko eskola feminista eta hilaren 11tik aurrera eman daiteke izena. Doako haurtzaindegi zerbitzua egongo dela gogoratu dute.
Erabat autoekoitzitako diskoa kaleratu du musikari eta ekoizle irundarrak. Hona, bideoan, biharko elkarrizketaren aurrerapen bat.
Ikasleekin batera, patioaren erabilera behatu, eta "nesken agerikotasuna" bermatzeko eta kirola egiteko patio berri baten proiektua sortu dute. Argindar falta dutela ere salatu dute.
Euskal Herri osoan zehar "lurra, justizia eta bakea" lelopean antolatu diren elkarretaratzeekin bat egingo dute hondarribiarrek.
Adinekoentzako hiriko bederatzi zentroetako programazioa iragarri du udalak.
Hilaren 13an (igandea) Itsas Etxea Auditoriumean antzeztuko dute Ander Lipusek, Sambou Diabyk, Eihara Irazustak eta Mikel Kayek Ibrahima Balderen bizitzan oinarritutako obra.
Bihar proiektatuko da (hilak 4) Amaia KZn, 19:00etan. Gonbidapenak jada eskuragarri daude.
Iazko udan onartu zuten bidea honen proiektua eta jada lizitatu dute. Aurrekontua bi miloi euro ingurukoa da.
Eneko Gil eta Koldo Arostegui eta Peru Galbete hirukoteak dantza garaikidez harago doan emankizuna eskainiko dute.
Zaldiak eta natura uztartzen dituen saioak eskainiko dituzte. Lehen astea hilaren 14tik 18ra izango da, eta bigarrena 21etik 25era.
Ikasketa arabiar eta islamikoetan aditua den Susana Mangana nazio arteko analistak eskainiko du hitzaldia. Hilaren 11n izango da, Kultur Etxean, 19:00etan.
15 urte besterik ez dituen arren Waterlooko Musica Mundi Schoolen (Brusela) ikasten du irundarrak. 8 urterekin hasi zen biola jotzen.