Hondarribiko Euskaraldia, larunbatean Mendelun
Euskaraldia Auzoetan-en hurrengo geltokia Mendelukoa izango da. Euskaraldia aurkezteaz gainera, beste hainbat ekintza izango dira.

Hondarribiko auzo guztietan ari dira aurkezten 2025eko Euskaraldia. Euskaraldia Auzoetan jardueraren bitartez. Laugarrenez egingo da maiatzaren 15etik 25era euskararen erabilerari bultzada emateko ariketa kolektibo erraldoia, eta Hondarribian jada girotze eta zabaltze ekitaldi nahiz ekintzak abian dira Herri Batzordearen ekinari esker. Hurrena larunbatean (hilak 29) izango da, Mendelu auzoan.
Izan ere, herriko Euskaraldia auzo guztietara zabaltzeko hautua egina dute egitasmoaren sustatzaileek. Bide horretan, biharko hitzordua Mendeluko futbol zelaiak jasoko du 11:00etatik 14:00etara. Euskaraldia aurkezteaz gainera, norbanakoek izena emateko aukera izango dute ahobizi edo belarriprest roletan. Haurrentzako jolasak izango dira, eta nagusiek ere euren txokoa izango dute.
Euskaraldia Auzoetan jarduera sortatik hurrena apirilaren 5ean, Kasino Zaharrean 11:00etatik 14:00etara. Erne, toka eta noka aritzeko asmoa dago.
Egitasmoaren barruan badira ekitaldi eta jarduera gehiago. Horien berri izateko baliatu esteka hau.