Ander Iñarra lezoarra eta Maud Combarieu irabazle Donostia-Hondarribia trailean
Larraitz Etxebeste eta Hodei Lujanbio oiartzuarrak laugarren izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.

Atzo egin zen Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendiko lasterketaren hamahirugarren ekitaldia. Helmugara iritsi ziren 442 mendiko lasterkarien artetik azkarrenak Ander Iñarra lezoarra gizonetan eta Maud Combarieau urruñarra izan ziren. Korrikarako eguraldi aproposarekin egin zen atzoko Donostia-Hondarribia traila, nahiz eta hainbat zonaldetan haizeak kirolarien kontra egin.
Ohorezko postuei dagokienez, Larraitz Etxebeste oiartzuarra laugarren izan zen emakumeen kategorian. Hodei Lujanbiok (Goizueta-Oiartzun), berriz, postu berbera bere egin zuen gizonenean.
Donostiako Gros auzotik Ulia mendira joan, hura San Pedroraino zeharkatu, han Donibanerako bidea motoran egin, Alabortzatik gora Jaizkibelera joan eta mendia alderik alde pasa ondoren, Hondarribiko Harresilanda kaleko helmugara iritsi. Hori da Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen lasterketaren ibilbidea, 30,8 kilometrokoa 1.300 metroko desnibelarekin. Klubak iragarri du atzoko argazki sortak bere webgunean ezarriko dituela datozen orduetan. Jarraian, ohorezko postuen zerrenda eta sailkapen oso-osoa.
Emakumeak
- 1. Maud Combarieau (Urruña) 2.46.54
- 2. Ainhoa Garikano Belaunzaran (Tolosa) 2.50.04
- 3. Eneritz Aramendi Garmendia (Azpeitia) 2.52.03
- 4. Larraitz Etxebeste Lizaso (Oiartzun) 2.52.49
- 5. Maddalen Jimenez Andres (Bera) 2.52.55
Gizonak
- 1. Ander Iñarra Olaziregi (Lezo) 2.16.55
- 2. Amets Aranberri (Zestoa) 2.19.33
- 3. Ibai Makazaga Aristi (Orio) 2.20.28
- 4. Hodei Lujanbio Apezetxea (Goizueta-Oiartzun) 2.21.33
- 5. Andoni Uzkiano Solana (Altza) 2.23.44
Sailkapen osoa ikusteko baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da)