Osasungintza

Haur eta gazteen osasun mentalaren aldeko mobilizazioa deitu dute

Larunbatean martxoak 8 plazan egingo dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Osakidetzari eskualdeko ospitaleko "baliabideak ez direla nahikoak" helaraziko diote.

2024ko apirilean kontzentrazioa egin zuten herritarrek Hondarribiko Anbulatorioaren aurrean, S.O.S. Bidasoa lelopean.

Bidasoa ospitaletik haur psikiatria zerbitzua kendu, eta Donostiako ospitalera lekualdatu dute zerbitzua. Herritarrak erabaki horren kontra agertu dira eta Osakidetzari beren haserrea erakusteko mobilizazioa deitu dute larunbat honetarako. Eguerdiko 12:00etan Martxoak 8 plazan elkartuko dira eta Gipuzkoa plazaraino egingo dute martxa zaratatsua. “Baliabideak ez direla nahikoak” oihukatuko dute, eta haur eta gazteen osasun mentala aldarrikatuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.