Nerea Sarriegi: «Irratia pasioa da niretzat; gauzak kontatzeko aukera izatea pribilegioa da»
Irrati esatari hondarribiarrarekin izan da HITZA, biharko astekariko protagonista izango da. Madrilen bereziki ia bost urtez kazetari gisa izandako esperientziaz aritu da.

Biharko (hilak 21) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, besteak beste, Nerea Sarriegi kazetari hondarribiarrari egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Ia bost urte bete ditu Madrilen Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko Madrilgo korrespontsal gisa, eta orain Bilbora itzuli da, etxetik gertu. AEBetan ere izan berri da irrati esataria. Hona, biharko elkarrizketaren aurrerapen bat, bideoan: