Larunbat honetan bueltan izango dira olinpiadak
Arratsaldeko 16:30ean hasiko da itsas proba, San Pedro kalean. Azalpenak jasotzeko hitzordua, berriz, 16:15ean izango da, Azeri elkartearen pareko plazan.

Hondarribiko Olinpiadetako azken jardunaldia Parodiena izan zen. Otsailaren 28an egin zen Gipuzkoa plazan, eta Amonan Xalda Berua taldeak irabazi zuen. Larunbat honetan bueltan izango dira olinpiadak.
Arratsaldeko 16:30ean hasiko da itsas proba. Azalpenak jasotzeko hitzordua, berriz, 16:15ean izango da, Azeri elkartearen pareko plazan. Ondoren, San Pedro kalean barrena lau jarduera burutu beharko dituzte. Lehen hiruak taldeka burutuko dituzte eta azken jarduera talde guztiek elkarrekin.