'Emakumeak historia kontatuz' jarduera bihar egingo da
Irungo emakumeen lanbideak eta zereginak ezagutzeko aukera eskainiko du Parean elkarteak. Istillaga plazatik irtengo dira. 17:30ean.

Emakumeen Egunaren harira, Emakumeak historia kontatuz jarduera antolatu du Irungo Udaleko Berdintasun departamentuak. Istillaga plazatik elkartuko dira bihar (hilak 19) 17:30ean eta Irungo emakumeen lanbideak eta zereginak gertutik ezagutzeko aukera egongo da, emakume hauek egindako ekarpen historikoa balioan jarriz.
Jarduera honekin “denboran zehar” bidaiatuko dela azaldu du udalak eta Irungo emakume esanguratsuenetako batzuen biografia ezagutzeko aukera egongo da. Parean elkarteak gidatuko du jarduera, Mertxe Tranche historialariak emandako ezagutza partekatuz.
Hezkidetza Mahaian sortutako proposamena da Emakumeak historia kontatuz ekimena. Izan ere, Mendibil Heziketa Zentroak konpromisoa hartu zuen emakumeen lau kolektibo eta Menchu Gal karakterizatzeko ile apainketa, makillaje eta jantziak egitekoa.