100 urte bete dituzte Lorenzo Varas eta Pedro Saizek
Udaletxearen izenean opari bana eman die Nuria Alzaga jarduneko alkateak.

Ehun urte bete dituzte Lorenzo Varas Martinek eta Pedro Saiz Gomezek. Biei bisita egin die jarduneko alkate Nuria Alzagak eta udaletxearen izenean opari bat eman die. Varas Salamankan jaio zen eta ia bizitza osoa darama Irunen. Aldiz, Saiz Santanderren jaio zen eta txikitan iritsi zen Irunera. Bar Discon ospatu du bere urtebetetzea.