Errigoraren udaberriko kanpaina, martxan
Eskaerak hilaren 26ra arte egin daitezke. Oarso Bidasoan produktuak jasotzeko hamahiru gune egokitu dituzte.

Errigorak abian du udaberriko Eskutik Eskura kanpaina. Horren bitartez Nafarroako hegoaldean ekoitzitako kalitate handiko elikagaiak eta jakiak eskuratzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Hilaren 10eran sartu zen indarrean eskaerak egiteko epea, eta 26ra arte izango da zabalik. Behin eskaera eginda, erosleek adierazi behar dute non jaso nahi dituzten produktuak. Bi modu daude eskaerak egiteko:
- Internet bidez: Errigoraren webgunetik.
- Telefonoz: 948 87 12 23 telefono zenbakira deituz.
Produktu sorta zabala jarri du erosleen eskura Errigorak. Olioa, ardoak, lekaleak, pasta, barazkiak, arroza… Errigorarekin bat egitea ez da produktuen erosketa soil bat. Jasotako diruarekin, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintzari bultzada ematen diote hainbat egitasmoren bidez. Gainera, zonalde horietako tokiko ekonomian ere eragiten da, ekoizle txikiak lagunduz. Herri egitasmoa da Errigora, auzolana oinarri eta lanabes dituena.
Esan bezala, eskaera eginda erosleek hautatu behar dute non jaso produktuak. Irunen, Hondarribian eta Oarsoaldean egokitu diren guneak beheko koadroan daude.

Hondarribia
- Talaia eskola
Irun
- Arbesko auzo elkartea
Lezo
- Oroitzene AEK
Oiartzun
- Labore Oarso
- Haurtzaro Ikastola
Errenteria-Orereta
- Arditurri elkartea (Alaberga)
- Lau Haizetararen egoitza (Madalen kaleko Joxepa Antoni Aranberri anitzenean)
- Orereta Ikastola (Esmalteriako egoitza)
Pasaia
- Antxoko Basari elkartea
- San Pedroko Antxeta elkartea
- Trintxerpeko Trintxer elkartea
- Donibaneko Bixi-Bixi elkartea
- Pasaia-Lezo Lizeoa