Barkoxeko maskaradak, AEKren eskutik

Larunbat honetan (hilak 15) Barkoxera txangoa antolatu dute Hendaiako eta Irungo AEK-k. Gaurkoa da izena emateko azken eguna.

2012an Xiberoko Ikastoletako Ikasle ohiek eman zituzten maskaradak (2012 - Oier Araolaza / dantzan.com )

Hendaiako eta Irungo AEK-k indarrak batu dituzte eta Barkoxera egun pasa txangoa antolatu dute hilaren 15erako (larunbata). Zuberoako maskaradak ikusteko aukera ere egongo da irteera honekin eta joan nahi duenak izena eman beharko du ondoko lotura honetan.

Gaurkoa da (hilak 13) izena emateko azken eguna. Zalantzarik izatekotan, +34 688 746 633 telefonora deitu edo idatz daiteke. Irteera 09:00etan egingo dute eta itzulera 19:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.