Santiago konpainiak agintariak hautatuko ditu
Aurtengo alardeari begira lanean hasiko dira. Bilera hilaren 14an izango da 18:30ean, Santiagoko auzo elkartean.

Hiru hilabete falta dira San Martzial egunerako eta alarde publikoko konpainiak jada prestaketa lanekin hasi dira. Santiago konpainiaren kasua da hori eta hilaren 14an elkartzeko deia luzatu dute. Bilera honetan datozen lau urtetarako agintariak hautatuko dituzte eta aurtengo alardeaz hitz egiten hasiko dira. Santiagoko auzo elkartean bilduko dira (Santiago kalea, 51 zenbakia), 19:30ean.