Santiago Compostela kalean galtzada harriak egokitzeko lanak hasi dituzte
Atzo hasi zituzten lanak eta datorren astelehenera arte iraungo dute. Trafikoa bideratzeko semaforoak jarri dituzte.

Atzo hasi zituzten Santiago Compostela kalean galtzada harriak egokitzeko lanak eta datorren astelehenera arte (hilak 17) iraungo dute. Alde Zaharrera sartzeko, semaforo bat jarri dute Polborinaren parean eta bertatik Juan Laborda kalera, Gipuzkoa Plazara, Satarkara eta Uria Harresia kalera joan ahal izango da. Eta bertatik irteteko, Juan Laborda kalean bigarren semaforo bat jarriko dute.