Hondarribiko PSE-EE: "Omenaldia egin nahi diogu Jose Ramon Mutuberriaren memoriari"
Hondarribiko PSE-EEk "doluminak eta elkartasuna" adierazi dizkie Jose Ramon Mutuberriaren senide eta lagunei.

Hondarribiko PSE-EEk “doluminak eta elkartasuna” adierazi dizkie Jose Ramon Mutuberriaren senide eta lagunei. Joan den larunbatean hil zen Jaizkibelgo sutea itzaltzeko lanetan ari zela.
Sozialistek Mutuberriaren “gizarte lan handia” aitortu nahi izan du, “zalantzarik gabe, gure komunitatea eta ingurunea babesteko ausardia eta elkartasun ekintza betean arrisku egoerei aurre egin behar baitzien”.
“Haren memoriari omenaldia egin nahi diogu” gaineratu dute, “gure pentsamenduak hildakoaren familiarekin eta lagunekin daude une mingarri honetan”.
Azkenik, bizilagunen segurtasuna zaintzeko bizitza arriskuan jartzen duten boluntario guztien lana aitortu nahi izan dute: “Herritarrei dei egiten diegu elkartasunean eta babesean bat egiten jarrai dezaten, ongizate kolektiboan lagunduz”.